Euskal Herriko basoko bazter magiko batean, Kattalinek, ibaiko zaindaria den lamiak, arreta handiz babesten ditu ura eta bizitzaren oreka. Baina zerbait aldatzen ari da: ura ilundu eta ibaia lehortzen ari da, edaten duten pertsonen emozioak ustelduz. Ilargik gidatuta, eta Uraren Ispiluaren laguntzaz, Kattalinek Ingumari aurre egin beharko dio, beldurretik eta engainutik jaiotako izakiari Probaz, izaki mitologikoekiko topaketez eta umorezko uneez betetako bidaia baten bidez, gure protagonistak ikusiko du argia eta itzala guztiongan bizi direla, eta bien arteko orekak ahalbidetzen digula benetan garenak izatea.
Euskal mitologian inspiratutako antzezlan honek, kontakizun magiko eta zirraragarri batean murgiltzeaz gain, Ingurumen Hezkuntzarako tresna bihurtzen da. Bere sinbologiaren aberastasunak eta naturarekin duen loturak ingurua errespetatzearen eta planetako izaki guztiekin harmonian bizitzearen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen gaituzte.
Familia osoarentzako antzerki ikuskizuna, non irudimena, tradizioa, kontzientzia ekologikoa eta umorea elkartzen dira.
Iraupna: 55 min.
Gomendatutako adina: 2 - 12 urte