Bere lanaren errutinan harrapatuta, jolasteko plazerra ahaztu duen aita lanpetu baten istorioa. Aitak, galdutako inozentziara bidaia hasiko du. Kartoi zati bakoitza, sinplea den hori aparteko bihurtzeko eta une bakoitza abentura bihurtzeko gonbidapena da. Aitarik gabe jolasten duen ume bat ikusteak, tristura eta damua eragiten ditu, berreskuraezina den denborarengatik.
“Pertsona handi guztiak umeak izan dira lehen. Baina gutxik gogoratzen dute”
Printze Txikia
Iraupena: 53 min.
Adin gomendatua: 4 urtetik gorakoentzat