Will ahuntz txiki bat
da, amets handiak dituena, eta bizitzak aukera paregabea ematen dio
profesionalekin bat egin eta rugebolean jokatzeko. Intentsitate handiko kirola
da, mistoa, eta munduko animalia azkar eta basatienak dira nagusi. Willen
taldekide berriei ez zaie gustatzen antxume bat plantillan izatea, baina Willek
erabaki du kirola iraultzea eta behingoz erakustea «txikiek badakitela
jolasten!».