Raven eta Pinky bi lagun
banaezin dira. Sable-hortz kapitain beldurgarriarekin (zazpi itsasoetako
erregea) ari dira nabigatzen. Haien arteko adiskidetasuna kolokan dago, Sibylla
kondesak itsasontziari eraso egin, brankako maskaroia lapurtu eta Pinky bahitu
baitu. Kolpe horren atzean plan are handiagoa ezkutatzen da: kapitaina
harrapatu eta zazpi itsasoetako erregina aldarrikatzea. Lagunaren patua eta
etxea arriskuan daudela, Raven tripulazioarekin elkartu da kondesa
geldiarazteko bidaia epiko batean.